Mendizale bat hil da Anboton

Anboto 2010ko api. 12a, 10:10

Istripua domeka goizeko 11:30ean gertatu zen Atxondon, Anboto mendian, Infernuko Zubia bezala ezagutzen den lekuan.

Istripua domeka goizeko 11:30ean gertatu zen Atxondon, Anboto mendian, Infernuko Zubia bezala ezagutzen den lekuan. Ertzaintzaren arabera, mendizalea irristatu eta eremu malkartsu batetik erori zen, 300 metro inguru. Jasandako zaurien ondorioz, 58 urteko mendizalea hil egin zen. Mendizalearekin zihoazen lagunek ohartarazi zieten larrialdi zerbitzuei, eta, berehala, erreskatea martxan jarri zuten. Mendizalearen gorpua gailur aldean aurkitu zuen lagunetako batek zehaztu zien kokalekua erreskatean zihardutenei. Ertzaintzaren helikopteroak gorpua Arrazola auzoraino eraman zuen eta, bertan, anbulantzia medikalizatu bat zain zegoen arren, ez zuten ezer egiterik izan mendizalea salbatzeko.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!