Udalean da Beasain-Durango autobidearen proiektua

Anboto 2010ko api. 11a, 10:00

Martitzenean jaso dute Udaletxean Beasain-Durango autobideko Gerediaga-Elorrio zatiaren proiektua.

Martitzenean jaso dute Udaletxean Beasain-Durango autobideko Gerediaga-Elorrio zatiaren proiektua. Berau ikusteko eta alegazioak jartzeko aukera izango dute orain atxondarrek. Horretarako, herritarrek 45 eguneko epea daukate, eta Udalak, berriz, bi hile dauzka proiektua aztertu eta alegazioen txostena aurkezteko. Udalak oraindik ez du hartu proiektua aztertzeko tarterik, baina David Cobos alkateak autobidearen alde onak eta txarrak azaldu ditu: \"AHTa baino azpiegitura txikiagoa da, baina ingurunean eragingo du; mendiak apurtuko ditu eta zabortegiak beharko dira. Bestalde, trenak ez bezala, onura handia ekarriko dio Atxondori, trafikoa txikituko du-eta\". Cobosen ustez, trafikoa murrizteko garraio publikoa lako neurriak ere aztertu behar dira.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!