Maisuen etxea zena berrizten hasi dira

Anboto 2010ko mar. 28a, 11:00

Udalak herriko zerbitzuak berrantolatzeko hainbat lan aurreikusi ditu urte honetarako, eta lehenago \'maisuen etxea\' izandakoa ere lan horien artean dago.

Udalak herriko zerbitzuak berrantolatzeko hainbat lan aurreikusi ditu urte honetarako, eta lehenago \'maisuen etxea\' izandakoa ere lan horien artean dago. Izan ere, Posta Bulego berria orain arte brigadentzako aldagelak eta biltegia egon diren lokalean dabiltza egiten, eta brigadentzako espazio hori maisuen etxea zenekora pasatuko da. Oraintsu hasi dira lehengo maisuen etxea margotzen eta atontzen. Auzolan programaren bitartez, Durangaldeko Amankomunazgoak zortzi behargin kontratatu ditu lan horretarako, eta abuztura arte jardungo dute berriztatze-lanetan. Horrenbestez, orain arte maisuen etxea izandakoan lokala zuten kultura eta musika taldeak lokal berrietara mugitu dira. Kultur taldeek eta musika taldeek Gaztetxe gainean dituzte lokal berriak. Dantza taldeak, berriz, frontoi albora eraman du materiala, eta Txistulari taldeak Udaletxeko lokal bat dauka bere entseguetarako.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!