Lau behargin hartuko ditu Udalak sei hilabetetarako

Anboto 2010ko mar. 5a, 10:00

\"Herriko obra txikietan\" lan egiteko lau behargin kontratatuko ditu laster Atxondoko Udalak, David Cobos alkateak jakin eragin duenez.

\"Herriko obra txikietan\" lan egiteko lau behargin kontratatuko ditu laster Atxondoko Udalak, David Cobos alkateak jakin eragin duenez. Datorren astelehenean zabalduko dute lanpostu horietarako izena emateko epea, eta martxoaren 18a izango da horretarako azkeneko eguna. Langabezian dauden atxondarrek edukiko dute lanpostu horietara aurkezteko aukera. Ofizial bat eta hiru peoi kontratatuko ditu Udalak, eta datozen hileotan egingo diren hainbat obratan ibiliko dira beharrean. David Cobos alkateak aurreratu duenez, lan horien artean Apatako plazatik elizara dagoen bideko eskailerak berriztatzea legoke. Horretaz gainera, autobus geltoki berria ere eraikiko dute langileek, Elorrioko noranzkoan, Durangorako geltoki berria dagoenaren parean.

Mankomunitateko laguntza

Beharginak Durangaldeko Mankomunitateak emandako diru- laguntzagaz kontratatuko ditu Atxondoko Udalak. Izan ere, Mankomunitateak herrietan lanpostuak sortzeko laguntzak eman berri dizkie eskualdeko Udalei, eta banaketa horretan Atxondori lau behargin kontratazeko diru- laguntza egokitu zaio.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!