Lagun bat atxilotu dute lapurretagatik

Anboto 2010ko ots. 18a, 13:25

Otsailaren 3an kotxe bat lapurtu eta bere ugazaba atzemateagatik atxilotu dute 33 urteko gizona.

Otsailaren 3an kotxe bat lapurtu eta bere ugazaba atzemateagatik atxilotu dute 33 urteko gizona. Izurtzako poligono batean gertatu ziren atxilotuari leporatzen dizkiotenak. Bi gizonezkok hirugarren bat mehatxatu zuten, eta kotxeko giltzak kendu. Durangoko banketxe batera joan eta dirua ateratzera behartu zuten, eta ostean, kotxeagaz alde egin zuten. Biktimak salaketa jarri zuen Ertzain-etxean, erasotzaile eta lapurrak ezagutzen zituela azalduz, gainera. Hortik ikerketa abiatu zuten, eta Atxondoko atxiloketa etorri da gaur (otsailak 18). Bere lagunaren bila jarraitzen dute.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!