Posta bulego berriko lanak amaitzear daude

Anboto 2010ko ots. 13a, 12:00

Laster posta bulegoaren lokal berriko giltzak emango dizkiotela jakin eragin du David Cobos Atxondoko alkateak.

Laster posta bulegoaren lokal berriko giltzak emango dizkiotela jakin eragin du David Cobos Atxondoko alkateak. Konponketa lanak egiten dabiltza plazan bertan dagoen lokalean, eta Correosek Aste Santurako atonduta izango duela dauka aurreikusita Udalak. Liburutegia eta udal artxiboaren moduan, Osakidetzako kontsultategiko lanak direla-eta aldatuko dute lekuz posta bulegoa. Kontsultategia handitzeko premia dagoela gogoratu du Cobosek: "Pediatra, erizaina eta medikua badaude, ez dago lekurik larrialdi kasuetarako".
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!