Udal liburutegi berria zabaldu dute Apatan

Anboto 2010ko ots. 2a, 10:04

Gaztetxean egokitu duten gelan leku handiagoa dago eta, horrek, besteak beste, liburuen sailkapena egitea errazten du. Liburutegi zaharra Udaletxeko beheko solairuan egon da orain arte. Astelehen arratsaldean zabaldu dute liburutegi berria, Gaztetxeko lehen pisuan.

Astelehen arratsaldean zabaldu dute liburutegi berria, Gaztetxeko lehen pisuan. Liburutegi zaharra Udaletxeko beheko solairuan egon da orain arte. Orain, Gaztetxean egokitu duten gelan leku handiagoa dago eta, horrek, besteak beste, liburuen sailkapena egitea errazten du. Gaur, martitzena 2, aurkezpen ofiziala egingo dute Atxondon. Dena dela, David Cobos alkateak argitu digunez, leku berria ez da behin betikoa: etorkizunean kultur etxean egokitzea gura ei dute. Leku aldaketa dela eta, barikuan eta astelehen goizean liburutegi zaharra itxita egon da. Egun horiek materiala toki batetik bestera eramateko baliatu dituzte.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!