"Udaletxe honetan AHTaren inguruan dagoen dokumentazio guztia publikoa da"

Anboto 2010ko urt. 22a, 11:05

Orain hamabost egun \"hainbat hedabide españolek Udal honen zilegitasuna zalantzan jarri zezakeen albisteari\" erantzunez, eta \"AHTaren inguruan lanean ari direnei gure herrian lanik egiteko baimenik ez dutela jakinarazteko\", prentsa oharra helarazi du Atxondoko Udalak hedabideetara.

Orain hamabost egun \"hainbat hedabide españolek Udal honen zilegitasuna zalantzan jarri zezakeen albisteari\" erantzunez, eta \"AHTaren inguruan lanean ari direnei gure herrian lanik egiteko baimenik ez dutela jakirazteko\", prentsa oharra helarazi du Atxondoko Udalak hedabideetara. Oharrean, Atxondo eta Elorrioko Udalek Segi erakundeari AHTaren planoak agertzen ziren dokumentazioa eman ziola orain aste bi kaleratutako infomazioari erantzunez, Udal Gobernuko kideak herritarrei dokumentazioa ezkutatzeko asmorik ez dutela, eta argitaratutako berri horren \"helburu bakarra kriminalizazioa\" dela azpimarratu du Atxondoko Udalak. Herrian, Urkitze inguruan \"egiten hasi direla zundaketak\" jakinarazi, eta \"azken egunetan Atxondon jasaten ari garen kontrol poliziala salatu\" du Udal Gobernuak. \"AHTaren bultzatzaile direnei, proiektu inposatua gelditu eta eztabadaida publikoa zabaltzea\" eskatu diote aipatutako idatzian.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!