Gobernuaren aldeko botoekin onartu dute 2010erako Udal aurrekontua

Anboto 2010ko urt. 21a, 10:43

Udalak 2010 honetan jasotzea espero duen sarreren beherakadak eraginda, iaz aurreikusitakoa baino 400.000 euro gutxiago kudeatzen dituen aurrekontua onartu dute.

Udalak 2010 honetan jasotzea espero duen sarreren beherakadak eraginda, iaz aurreikusitakoa baino 400.000 euro gutxiago kudeatzen dituen aurrekontua onartu zuten urtarrilaren 20ko udalbatzarrean. Guztira, 2.528.000 euroren ingurukoa da Gobernu Taldearen aldeko botoarekin eta jeltzaleen kontrakoarekin onartutakoa. [imgd]http://www.anboto.org/images/6900/6935/1.jpg[/imgd] Urtean zehar dituen egitasmoak garatzeko eskura, diru kopuru murritzagoa espero duenez Udalak, eta \"gastua sarreretara egokitzeko\", iaz baino inbertsio gutxiago aurreikusi dituela azaldu zuen David Cobos alkateak: milioi bat euroko inbertsioak aurreikusi dituzte: Arrazolan etxebizitza sozialak atontzen amaitu eta berauen esleipena urte honen barruan egitea batetik; Osakidetzako mediku kontsulta handitzea (190.000 eurogaz) bestetik; eta herriko argiteria zaharkituan konponketak egitea (120.000 euro) litzatezke 2010ean burutzea espero dituzten hiru inbertsio nagusiak. Urte honetarako aurreikusitako Udalaren gastua sarreren mailara jaisteko bestalde, herriko elkarteei Udalak ematen dizkien diru-laguntzak gutxitzea aurreikusi dute: herrikoei %20, eta kanpokoei %30 diru-laguntza gutxiago ematea jasotzen du besteak beste, 2010eko Atxondoko Udaleko aurrekontuak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!