Udalak 5.000 euro ordaindu ditu markesina ipintzeko

Anboto 2010ko urt. 19a, 13:23

Bizkaiko Aldundiko Garraio Sailarekin izandako tira-biraren ondoren, Udalak ipini du azkenean aterpea

Bizkaiko Aldundiko Garraio Sailarekin izandako tira-biraren ondoren, Udalak ipini du azkenean aterpea. Abenduaren amaieran ipini zuten iazko urtarriletik Bilborako norantzan autobusaren geltokiaren aterpea. Orain zenbait aste jakinarazi zuen Udalak, autobusaren zain daudenak neguko eguralditik babesteko markesinarik ez zuela ipiniko erantzun ziola Bizkaiko Aldundiak: markesina ipintzeko behin eta berriz galdetu ziola zortzi hilabetetan zehar Aldundiari gogor salatu zuen Udalak. Bizkaiko Aldundiko Garraio Sailarekin izandako tira-biraren ondoren, Udalak ipini du azkenean aterpea: abenduaren amaieratik eta Udalak 5.000 euro inguru ordainduta autobusaren zain egoteko markesina daukate garraio publikoaren erabiltzaileek, Udal Gobernuak azpimarratzen duenez baina, "guzti-guztia atxondarrek ordainduta".
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!