Olaetxeak hartuko du Alejok utzitako kargua

Anboto 2010ko urt. 8a, 15:33

2007ko udal hauteskundeetara EAJk aurkeztu zuen zerrendan bosgarren zihoan Olaetxea izango da 2010 hasi barri honetan Udaleko aurpegi berria.

2007ko udal hauteskundeetara EAJk aurkeztu zuen zerrendan bosgarren zihoan Olaetxea izango da 2010 hasi barri honetan Udaleko aurpegi berria. Urte amaierako azkeneko udalbatzarrean bere alderdikideek jakinarazi zuten, \"arrazoi pertsonalak medio\", hamar urtean bete duen kargua utziko zuela Angel Alejo EAJko zinegotziak. Hirugarren legegintzaldia izango zuen Alejok Udalean, baina azken hau amaitu orduko egin deutso Udaleko karguari muzin. Urtarriletik aurrera izango diren hileroko eguaztenetako osoko bilkuretan eta dagozkion Udaleko batzordeetan jeltzaleen laugarren ordezkaria, Anjel Alejok lagatako eserlekua hartuko duena, Jose Luis Olaetxea izango dela jakinarazi digu Atxondoko Udalean alderdi jeltzalearen bozeramale eta zerrendaburu den Miguel Angel Buruagak. 2007ko udal hauteskundeetara EAJk aurkeztu zuen zerrendan bosgarren zihoan Olaetxea izango da 2010 hasi barri honetan Udaleko aurpegi berria. Aurretik zinegotzi izan bakoa da Olaetxea, Buruagak azaldu deuskunez.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!