I. Kantu Jaialdia abenduaren 3ko Euskara Egunean

Anboto 2009ko aza. 30a, 10:55

Herritar guztiak gonbidatu dituzte abenduaren 3ko zitara: kanten letrak jasotzen dituen liburuxka banatuko dute horretarako, eta txokolatea banatuko dute kantaldiaren ostean.

Marixurrike aisialdi taldeak bultzatutako ekimena da abenduaren 3an Apatan izango den lehenengo Kantu Jaialdia. Euskararen egunean ?abenduaren 3an, 18:00etan? Apatako plazan izango da hitzordua. Azaldu dutenez, eskolak, dantza taldeak, gaztetxeko kideek zein udaletxeak ere parte hartu du Euskara Egunean herritar guztiak ?tradizioko kantak berreskuratzera? gonbidatuko dituen ekitaldia antolatzen. Liburuxkak Azaroan zehar eskolan zein ludotekan jardun dute umeek kantak ikasi eta prestatzen, eta helduekin kantuak entseatzera Antton bakarlari elorriarra etorri zitzaien eguenean Atxondora. Herritar guztiak gonbidatu dituzte abenduaren 3ko zitara: kanten letrak jasotzen dituen liburuxka banatuko dute horretarako, eta txokolatea banatuko dute kantaldiaren ostean.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!