Garraio publikoa baliatzen duten herritarren eta Gobernu Taldearen salaketaren adierazpen sinbolikoa azaroaren 14an egin zuten \"markesinaren inaugurazioa\" izan zen.
Negua, haizea eta euria gerturatu ahala, ia egunero, Udaletxean autobus geltokiko markesina noiz ipiniko duten galdetzen duen herritarren bat hartzen dutela dio Cobos alkateak.
Urtebete da autobus geltokia dagoela, eta \"otsailetik Aldundiari markesina falta dela gogorarazten jardun dugu, eta orain arte ez dugu erantzunik jaso\", azaldu du. Orain gutxi Bizkaiko Aldunditik jasotako erantzuna salatu gura izan du alkateak: \"Azaldu digutenez, ez aurten ez 2010ean ere, Aldundiak ez ei du markesinarik ipiniko\".
Erabiltzaileak beste urtebete autobusaren zain egoteko aterperik barik ez izateko, Udalak egin beharko duela salatu du. Garraio publikoa baliatzen duten herritarren eta Gobernu Taldearen salaketaren adierazpen sinbolikoa azaroaren 14an egin zuten \"markesinaren inaugurazioa\" izan zen. \"Erakunde publikoen utzikeria\" salatu zuten.