San Martin eta On Martin egunak ospatzen dihardute Apatan atzo eta Martzaan gaur, hurrenez hurren.
Gaur goizean, eta ohiturak agintzen duenez, Martzaako Martin Deunaren elizpean batu dira auzotarrak: meza nagusia lehenengo, eta musikarekin girotutako luntxa izan dute ondoren. Barikurako, bestalde, auzoko jubilatuen bazkaria ere izango dute Martzaako auzotarrek hitzordu.
Apatan, berriz, atzo arratsaldean egin zituzten On Martin eguneko ospakizunak, eta herritar ugari batu zen Udalak antolatutako hitzordura: jolasak izan ziren 17:00etatik aurrera, eta txorizo dastaketa frontoira gerturatutakoentzat, orain 18 urtetik berreskuratutako ohituran.