Gazte bi larri zauritu dira Atxondon izandako istripuan

Anboto 2009ko azaroaren 10a

20 urteko bi gazte larri zauritu ziren astelehen goizean Atxondon, euren kotxeak beste batekin talka egiterakoan. Galdakaoko ospitalera eraman zituzten gazteak.

Goizeko 06:45ean jazo zen istripua, N-636 errepidean. Peugeot 807 eta Peugeot Partner kotxeek talka egin eta gazte bi larri zauritu ziren.

Istripuaren ondorioz itxi egin behar izan zuten errepidea, eta 09:30ean bueltatu zen normaltasuna. Gazte biak Galdakaoko ospitalean daude, larri.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!