Gizarte larrialdi egoeretarako aurrekontuaz

Anboto 2009ko urr. 29a, 11:04

Jeltzaleek aurkeztutako mozioaren alde bozkatu eta gaia Udaleko Batzordeetan lantzeko beharra agertu zuen Udal Gobernuak.

Eusko Jaurlaritzari “behar besteko aurrekontua jarri dezala gizarte larrialdiko laguntzen arloan antzematen diren premia egoerei erantzuteko” eskatzen duen mozioa eraman zuten jeltzaleek joan zen asteko udalbatzarrera. Udaleko zinegotzi guztiek aho batez onartu  zuten Udalaren gizarte laguntzetarako aurrekontuari buruzko ezinegona.

Aho batez onartutako mozioan jaso dutenez, gizarte laguntza eskarien %75i erantzuteko baliabideak daudela adierazi du Jaurlaritzak. Larrialdi egoerei erantzuteko gainerako bitartekoak udalen kargukoak liratekela adierazi izana kritikatu dio Udalak Jaurlaritzari. Jeltzaleek aurkeztutako mozioaren alde bozkatu eta gaia Udaleko Batzordeetan lantzeko beharra agertu zuen Udal Gobernuak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!