AHTaren ibilbideari buruzko jeltzaleen testu alternatiboa

Anboto 2009ko urr. 29a, 11:04

Gobernu Taldearen AHTarekiko politikarekin ez dagoela “ezelan ere ados” nabarmendu dute idatzian, baina, aldi berean, “hasierako egitasmoa berrartzea ez dugu logiko ikusten; Atxondori min gehien egingo diona baita”, azpimarratu dute.

Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailari eta trenbide sareen ADIF  erakundeari helarazitako idatzian “trena Apatako plazatik metro gutxira eraikitzea ekarriko lukeen Oinarrizko Egitasmoa martxan ipintzea suposatuko lukeen pausorik ez dezala eman” eskatu die EAJk.

Joan zen asteko udalbatzarrean, Oinarrizko Egitasmoa bertan behera uzteko eskatzen zuen Gobernu Taldearen mozioarekin “ezin bat egin” dutela azaldu zuen Buruaga zinegotziak, eta “testu “alternatibo bat” prestatu eta bidali zutela jeltzaleek aurreratu du.

Jeltzaleek “Gobernu Taldearekin izandako hartu-emanak ez ditugu ezagutzen”, diotse AHTaren arduradunei, “ezta Gobernu Taldearen desjabetzen kontrako jarrera izan ote den Oinarrizko Egitasmoa berriro mahaigaineratzeko erabakia hartzera eraman zaituztena”.

Gobernu Taldearen AHTarekiko politikarekin ez dagoela “ezelan  ere ados” nabarmendu dute idatzian, baina, aldi berean, “hasierako egitasmoa berrartzea ez dugu logiko ikusten; Atxondori min gehien egingo diona baita”, azpimarratu dute.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!