Euskal Herriko artzain-txakur txapelketa

Anboto 2009ko ira. 17a, 15:06

Domekan, irailaren 20an, jokatuko da Euskal Herriko Artzain-txakur Txapelketa. Aurretik Euskal Herriko herrialdeetan izandako kanporaketetan sailkatutako artzain eta txakurrek lehiatuko dabe Gerediaga elkarteak antolatzen dauen txapelketaren berrogeita hirugarren edizinoan.

Aurretik Euskal Herriko herrialdeetan izandako kanporaketetan sailkatutako artzain eta txakurrek lehiatuko dabe Gerediaga elkarteak antolatzen dauen txapelketaren berrogeita hirugarren edizinoan.

Euskal Herriko lurralde guztietako txapeldunak eta txapeldunordeak batuko dira euskal artzain-txakurrik onena erabakitzeko Axpen izango den lehiaketan parte hartzera. Arabarrak faltako dira aurten, herrialde horretan ez dabe-eta txapelketarik burutu.



Domekan, irailaren 20an, Axpeko Elizaburuko zelaian jardungo dabe artzainek eta txakurrek, bakotxak jagokon lana burutzen: txakurrari aginduak eta jarraibideak emoten artzainak, eta ardiak hesiratzen ardiak.

Urteetan hitzordu hori antolatzen egin daben lana eskertzeko, Jose Luis Zarandona eta Jose Ignacio Alberdi omenduko ditu Gerediaga Elkarteak domekako ekitaldian. Eusko Labeldun hegaluzea dastatu ondoren, bertso-bazkaria izango da Atx-Azpi elkartean.  
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!