Atzo zein gaur, goizeko 08:30ean, Estatuko Trenbide Azpiegitura Administratzailearen –Adif enpresa publikoaren– ordezkariak Abadiño eta Atxondoko Udaletxetara ailegatzerako, "AHTrik ez, inposaketarik ez" eta "Desjabetza, lapurreta" lemak aldarrikatzen zituzten herritarrak bildu dira Udaletxe bietako sarreran.
Atxondoko gaurko deialdiari dagokionez, Dabid Cobos alkatea ez da deialdira agertu, eta bertan behera utzi dute ekitaldia; hirugarren deialdi baterako data zehazteke.


Abadiñoko Jose Luis Navarro alkateak, aldiz, “aktak sinatzera behartuta nago” adierazi eta halantxe egin zuen atzo aurkeztu zizkioten dozena bat desjabetze agiriekin. Herritarrek euren lurren desjabetzak sinatuta, Udaletxera eraman dizkieten aktak sinatzea beste aukerarik ez duela eduki nabarmendu du Jose Luis Navarro alkateak.