Desjabetza aktak altxatzea bertan behera uzteko eskaria

Anboto 2009ko uzt. 8a, 13:39

Gobernuaren Bizkaiko Ordezkaritzari helarazi dio Atxondoko Udalak, asteon, AHTaren desjabetze-aktak sinatzeko zitazioak bertan behera uzteko eskaria; gaur goizerako deituta zeuden. Agerraldi publikoan salatu dute, AHT Gelditu Elkarlanak eta Dabid Cobos alkateak, “desjabetza prozesuan akats juridiko larriak” egiten dabiltzala.

Azpimarratu dutenez, informazio publikorako epea amaitu orduko egin diete lurjabeei desjabetza-aktak sinatzeko deia; “interesatuek eginiko alegazioak erantzun barik”, Onintze Oleaga zinegotziak esan duenez. Atxondoko Udalak Abiadura Handiko Trenaren proiektuaren kontra egindako argudioak jasotzen dituzteank eta atxondarrek aurkeztutako 159 alegazio teknikoak daude erantzuteke. Alegazio horiek landu eta erantzun ezik, “legeak ezartzen dituen arauak bete barik” dabiltzala proiektuarekin aurrera egiten salatu dute bildutakoek.

Izan ere, proiektuari alegazioak aurkezten jardun dutenen berbetan, Atxondoko herritarren gehiengoak orain bi urte eta erdi ezezkoa eman zion proiektuari galdeketa batean, eta Udalak ere sarritan adierazi izan du, berriro eskatu dutenez, “gizartean eztabaida sakon baterako eta garraio politika eraginkor baterako bidea zabaltzea” beharrezko dela.

Logika sozial, ekonomiko eta ekologikoaren kontrako proiektua dela eritzita, Abiadura Handiko Trenaren proiektua gelditzea eskatu du Atxondoko Udaleko Gobernu Taldeak. Trenak dakarren "injustiziaren islatzat" hartzen dute desjabetze aktak sinatzeko deia, eguazten honetan Udaletxean agerraldi publikoa egin duten ordezkari politikoek eta eurekin batera agertu diren atxondarrek.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!