Onddoak hazteko sistema berritzailea

Anboto 2009ko uzt. 1a, 15:33

Galiziako Ourensen sortutako onddoak hazteko proiektua da Fernando Canales sukaldariak eta Irene Pardo Bizkaiko nekazaritza diputatuak aurkeztu eta bultzatu dutena. Egurrak merkatuan duen prezio galerari erantzun, eta basoa zaintzeko aukera moduan aurkeztu dute Axpeko Akebaso jatetxearen atzekaldeko basoan.

Nekazaritza ekologikoaren esparruan baso jardun berri bezala aurkeztu dute, Bizkaian lehenengoz, Atxondon eguazten honetan probatu dutena. Sistema berriaren oinarria, perretxikoak eta onddoak arbolei sustraietan sartutako hazien bidez, “mikorrizatzea” deitzen dutena da: onddoaren gorputz begetatiboa osatzen duten mizelioa baliatzen dute.

Bizirik dagozen arbolen sustraietan ezezik, mozketen egur hondakinak berrerabilita ere sortu litezke sistema honekin, Fernando Canales lako sukaldariek hain estimu handian dituzten onddo eta perretxikoak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!