EAJ eta ezker abertzalea, bata bestearen dimisino eske

Anboto 2009ko mai. 22a, 09:45

Udalbatzarrean alderdi biek irregularitateak leporatu zizkieten elkarri. Azkenean, ezker abertzaleko zinegotzien aldeko botoekin onartu zuten Miguel Angel Buruaga eta Jose Antonio Igarza EAJko zinegotziei zuzendutako dimisio eskaera. EAJk bozkatzeari uko egin zion. Ezker abertzaleak EAJko zinegotzi bien dimisioa eskatu zuen 1998an Buruagari etxebizitza bat eraikitzeko emandako baimena “legez kanpokoa” zela argudiatuta. Salaketa hori Eusko Jaurlaritzako Aholku Batzorde Juridikoak egindako ebazpenean oinarritzen da.

Udalbatzarrean alderdi biek irregularitateak leporatu zizkieten elkarri. Azkenean, ezker abertzaleko zinegotzien aldeko botoekin onartu zuten Miguel Angel Buruaga eta Jose Antonio Igarza EAJko zinegotziei zuzendutako dimisio eskaera. EAJk bozkatzeari uko egin zion.

Ezker abertzaleak EAJko zinegotzi bien dimisioa eskatu zuen 1998an Buruagari etxebizitza bat eraikitzeko emandako baimena “legez kanpokoa” zela argudiatuta. Salaketa hori Eusko Jaurlaritzako Aholku Batzorde Juridikoak egindako ebazpenean oinarritzen da. Organo honi sasoi hartako egitateak aztertzeko eskatu zioten, eta honen txostenak dio: “Etxebizitza lurzoru urbanizaezinean eraikitzea baimendu zen, nekazaritzako ustiapenerako lotura planteatu ere egin gabe, eta hori aztertutako araudiaren kontra doa”. Txostenak ez  du ematen baimena ofizioaz berrikusteko aukerarik, harrezkero denbora asko joan delako.

Bere sasoian Buruagak birritan eskatu zuen landa lurretan etxebizitza eraikitzeko baimena. Lehenengoan udal teknikariak eskaeraren aldeko txostena egin zuen, baina Aldundiaren baimena beharrezkoa zela aipatuta. Aldundiak erantzun zuen harrezkero ez zela beharrezkoa euren baimenik eta udaletxe bakoitzak aztertu behar zituela etxeak ustiapen bati lotutakoak ziren edo ez. Bigarren eskaerak udal teknikariaren baietza izan zuen “Aldundiak azaldutakoa aipatu ere egin gabe”, ezker abertzaleak salatu duenez.

Igarza ez zen alkate

Atxondoko EAJk lehenengo eta behin argitu zuen Buruagari baimena eman ziona ez zela izan Jose Antonio Igarza, orduko alkatea ez zelako bera -urtebete beranduago hartu zuen kargua-, Ricardo Uriarte baino, EAJkoa bera ere; era berean, sasoi hartan Buruaga ez zela ezta EAJko afiliatu ere gogorarazi zuten. Cobos alkateak  hutsa onartu, baina dimisio eskaera mantendu zuen “alkatea ez, baina zinegotzia bazelako eta ondoren, alkate zela,  bizigarritasun baimena eman ziolako”.

Atxondoko EAJk, baita, David Cobos alkatearen eta Iñigo Mendibil zinegotziaren dimisioa eskatu zuen, udal jardueran “informe tekniko konpetente baten sostengu barik lizentziak emateagatik”. Cobosek hori guztia “demostratzeko” eskatu zien.

Azkenik, Ricardo Uriarte sasoiko alkateak esan zuen baimena eman ziola udal teknikariak aldeko txostena zeukalako. Gogorarazten du egun hartan bestelizentzia bat ere eman zela, baina bakarra aztertu dutela. EAJk  kontu honen guztiaren atzean “jazarpen politikoa” dakusa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!