
Epaimahaiak adierazi duenez, erretegian egiten duen sukaldaritza “arte” bilakatu du Bittor Arginzoniz sukaldariak Etxebarria jatetxean. “Barbakoa egiten dakiela uste duen eta Etxebarria erretegira bisita egiten duena, hutsaren pareko itziko du”, dio Munduko 50 jatetxe onen zerrenda osatu duen epaimahaiak kaleratutako balorazioak.
Bertoko osagaiak baliatuz, besteak beste ostrak txingarretan, angula nahaskiak, edo kabiarra sukaldatzen maisu dela Bittor Arginzoniz diote 2.009ko nazioarteko epaian.
Axpeko San Juan plazako XVIII. mendeko eraikinean, bertako produktuen zaporea indartzea eta duten probetxu guztia ateratzea du helburu orain 19 urte jatetxea zabaldu zuenetik Bittor Arginzonizek. Jatetxeko plater berezien artean nabarmentzeko eta berezienak erretako txuleta, edo arraina aipatzen dituzte.