Saneamendu sareko lanak Arrazolan

Anboto 2009ko mar. 26a, 16:05

Zapatu honetan amaituko da Arrazola auzoan urte honetan egin beharreko sanemendu-lanak burutzeko enpresek euren proiektuak aurkezteko duten epea. Gobernu Taldeak esleipena burutu eta udalbatzarrera eraman ondoren, udaberri amaieran hasiko dituzte lanak.

Zapatu honetan amaituko da Arrazola auzoan urte honetan egin beharreko sanemendu-lanak burutzeko enpresek euren proiektuak aurkezteko duten epea. Gobernu Taldeak esleipena burutu eta udalbatzarrera eraman ondoren, udaberri amaieran hasiko dituzte lanak.

2007 eta 2008 urteetan, Bizkaiko Foru Aldundiak burutu zituen Apatatik Arrazolarainoko hodi biltzaileko lanak (Apatatik Arrazolarako hodi nagusiaren aldamenetako baserriak lotu zituzten orduan sarera), eta lan haien jarraipena dira orain esleitzear dagozen lanak. Kasu honetan, baina, Udal Inbertsioetarako Estatu Fondoko diru-laguntza da Udalak Arrazolako sanemenduko lanen jarraipenera bideratuko duena. Lan horreetara bideratuko du Atxondoko Udalak Estatutik jasoko duen 253.000 euroko diru-laguntza. Hodi nagusitik aldenduta dagozen 15 bat baserri lotuko dituzte horrela sanemenduko sarera.

Onura errekarentzat  
Ur zikinak biltzeko orain putzu septikoak eduki behar dituzten baserrietako herritarren onurarako bakarrik ez, lanok errekarendako ere hobekuntza dakartela nabarmendu du Gobernu Taldeak. Izan ere, Arrazolako etxe, jatetxe eta aterpetxeetako ur zikinen eragina jasan du errekak.
Abenduan amaitzea itxaroten duten 15 baserriok saneamendu sarearekin lotzeko lanon ondoren, gainerako baserriak lotzeko lanen finantzabidea lortzeari ekingo dio Udalak. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!