Udaleko lanpostuen zerrenda

Anboto 2009ko urt. 28a, 09:06

Udaleko lau lanpostu desagertu, eta beste bost lehiaketa publikora aterako ditu Udalak, iragan astean onartutako Lanpostuen zerrendaren arabera.

“Oso prozesu luze eta zailaren ostean” hartutako erabakia dela, eta udalbatzarrean koadro batean islatuta azaldutako lanpostu eta zenbakien atzean pertsonak daudela kontuan izanda hartutako erabakia dela Udaleko lanpostuen berrantolaketa ekarriko duena nabarmendu zuen lehengo asteko udalbatzarrean Dabid Cobos alkateak. Udaleko lau lanpostu desagertu, eta beste bost lehiaketa publikora aterako ditu Udalak, iragan astean onartutako Lanpostuen zerrendaren arabera.

Udaleko Aholkularitza zerbitzuak egindako azterketatik ondorioztatzen denez, azkenengo urteetan Udalean jardun dutenak baino lanpostu gutxiago dira Udalean beharrezko. Eta horrela jasotzen da gobernu taldearen botuekin onartu zen zerrendan (Udaleko lanpostuen baldintzak jasotzen dituen zerrendan).

Orainarte, Udaleko kontratazioak adimnistrazio publikoak behar duen moduan ez direla egin nabarmendu zuen ezker abertzaleko alkateak, “orainarte Atxondoko Udalean oposaketarik sekula egon denik ez dot gogoratzen”, azpimarratu zuen. Eta zehaztu, orainarte 14 langile izan direla Atxondoko Udalak kontratatuak, eta oposaketa bidezko hautaketa lau kasutan bakarrik izan dela. Alkatetzan dagozenetik langileen 8 erreklamazio izan dituela Udalak, eta 12.000 euro baino gehiagoko isunak ordaindu behar izan dituela esan zuen. Ikuspuntu laboral batetik, Udalaren egoera onartezina zela dio gobernu taldeak.

Oposizioak, “langileak zigortzea” leporatu eutsan gobernuari, eta udalbatzarrean proposatutako Udaleko langileen zerrendaren kontra bozkatu zuen. Aurreko legegintzaldietan "guk sortutako lanpostuak suntsitu dituzue", egotzi zion gobernu taldeari Buruaga jeltzaleak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!