Hamar urte ospatzeko

Anboto 2008ko aza. 28a, 12:09

Atxondoko gaztetxearen urteurrena Abendu hasikeran denez baina, azaroko asteburu hau hartu dute urteurreneko ekitaldiak hiru egunetan antolatzeko.

Abadiñoko gaztetxeak ere azaroan urteurrena izan duela aprobetxatuta, orain aste bi, elkarrekin ospatu zituzten urteurrenak: bazkaria, kontzertuak, eta bestelako hainbat ekitaldi izan zituzten urteurreneko ospakizunak abiatzeko.

Atxondoko gaztetxearen urteurrena Abendu hasikeran denez baina, azaroko asteburu hau hartu dute urteurreneko ekitaldiak hiru egunetan antolatzeko: denetariko ekitaldiak izango dira urteurrenaren harira, azaroak 28, 29 eta 30 egunetan Atxondoko Gaztetxearen inguruan.

Barikuan, iluntzeko 19:30etan ekingo diete ospakizunei, eta kontzertu bi izango dira gauean. Zapatuan, egun guztirakoak dira antolaturakoak: umeentzako jolasak eta bazkal aurre eta ondorengorako hainbat proposamen. Domekan, bakarrizketa saio batekin amaituko dira urteurrena dela-eta antolatutako ekitaldiak.

Egitaraua

Azaroak 28, BARIKUA
19:30ean, Preso eta iheslari politikoen aldeko enkartelada eta ondoren omenaldia 
22:30etan, Gotzan eta bereak eta Governors taldeen kontzertua            
                         
Azaroak 29, ZAPATUA
11:00etan Umeen jolasak (Marixurrike Aisialdi TaldeaK antolatuta)                   
13:00a arte, Trikipoteoa herrian zehar                                         
14:30ean,  Bazkaria eta ondoren sorpresa
22:00etan, su artifizialak                      
22:30ean Sermons eta PKU taldeen kontzertua, eta Joxpa taldearekin erreomeria

Azaroak 30, DOMEKA
18:00etan, Jon Plazaolaren bakarrizketa saioa Gaztetxean
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!