Atxondarrek Juanito abadea omendu dute

Anboto 2008ko aza. 17a, 13:50

Juanito Gallastegi abadeari omenaldi hunkigarria eskaini zioten atzo Atxondon. Axpeko elizan meza egin zuten eta beranduago aurreskua eskaini zioten. Bertsoen ondoren bazkari eder batekin amaitu zuten eguna. Jubilatu berri den abadea Atxondoko parrokoa izan ez den arren, urte askoan bertako elizkizunetan parte hartu izan dau. Ekitaldi sorta honekin eskertu gura izan diote Atxondon egin duen lana.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!