Omenaldia Juanito abadeari

Anboto 2008ko aza. 13a, 13:09

Atxondoko parrokoa izan ez den arren , urte askotan bertako elizkizunetan parte hartu izan duen Juanito Gallastegi abadeari omenaldia eskainiko diote, domekan, azaroaren 16an, atxondarrek.

Atxondoko parrokoa izan ez den arren , urte askotan bertako elizkizunetan parte hartu izan duen Juanito Gallastegi abadeari omenaldia eskainiko diote, domekan, azaroaren 16an, atxondarrek.

Jubilatu egin da Juanito Gallastegi, eta hori dela-eta ekitaldi sorta antolatu dute bere omenez. Meza izango da 12.00etan, Axpeko elizan, eta, ondoren, aurreskua eskainiko diote. Bertsoak ere botako dituzte jarraian, eta, amaitzeko bazkaria egingo dute Axpeko Atx-Azpi elkartean (bazkarira joan ahal izateko, aldez aurretik erositako txartelak erosi beharko dira).
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!