

Apatan arratsalderakoak izan dira Don Martin egunaren harira antolatutako jairako proposamen eta ekitaldiak. Frontoian izan zen Kultura Batzordeak eta Udalak gaztetxoendako pentsatutako hitzordua: umeendako jolasak eta antzerki emanaldia izan ziren.
Eguna borobiltzeko aldiz, eta Don Martineko ohitura nagusia mantenduta, ondoko argazkian jasotako txorizo eta txistorra banaketa izan zen Apatako frontoian. Duela 17 urte inguru berreskuratutako ohitura da aitatutakoa: Martin izeneko dirudun batek eraiki ei zuen elizako dorrea, baldintza bakarrarekin: auzoko etxe guztietan ardoa oparitu zezala bere izenean.