Don Martin eta San Martin

Anboto 2008ko aza. 6a, 14:50

Azaroaren 11n, martitzenean jai eguna da Apata eta Martzaa auzoetan, eta egun osoko egitaraua prestatu dute Kultura Batzordeak eta Udalak.

Azaroaren 11n, martitzenean jai eguna da Apata eta Martzaa auzoetan, eta egun osoko egitaraua prestatu dute Kultura Batzordeak eta Udalak.

Meza nagusia izango da 11:30ean Martzaako Martin Deuna elizan, eta musikak lagundutako luntxa eta jubilatuen ohiko bazkaria ere egingo dituzte Martzaako jaian.

Arratsalderako, bestalde, Apatako Don Martin jaietako hitzordua dute: umeentzako jolasak eta En La Lona taldearen antzezlana izango dira Apatako frontoian, 17:00etan. Don Martin eguneko ohituran, txorizoa eta txistorra banatuko dute herritarren artean 18:30etan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!