Bertso bazkaria Euskal Herriko Artzain-txakur Txapelketa

Anboto 2008ko ira. 11a, 16:08

Euskal Herriko 42. Artzain-txakur Txapelketa egingo da datorren irailaren 21ean, Gerediaga kultur elkarteak eratuta.

Euskal Herriko 42. Artzain-txakur Txapelketa egingo da datorren irailaren 21ean, Gerediaga kultur elkarteak eratuta.

Axpeko (Atxondo) Elizaburu landetan izango da, eta, euskal elikagaien dastaketa —okela, ardaoa eta gazta– ere egingo. Txapelketara hurreratuko diren guztiei eskainiko die mokadu bana doan.

Horrezaz gainera, Axpen bertan bertso bazkaria antolatu dute. Miren Amurizak eta Eneko Abasolo “Abarkas” bertsolariek jardungo ddute. Gerediaga elkartekoek jakin eragin dutenez, bazkarian parte hartzeko txartelak eskura dagoz dagoeneko, 20 euroan. Interesa dutenek honako lekuetara jo dezakete: Taberna Txiki (Apatamonasterio-Atxondo), Etxebarri erretegia (Axpe-Atxondo), Larrano taberna (Abadiño), Ibaiondo taberna (Iurreta) eta Plateruena kafe antzokia (Durango).

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!