Cemosako tximiniak su hartu du

Anboto 2008ko uzt. 2a, 10:48

Cemosa enpresako tximinian sutea sortu zen, martitzenean, baina ez zen biktimarik izan. Jakin eragin dutenez, suhiltzaileek bizkor hartu zuten sua kontrolpean , eta suak tximinia bati bakarrik eragin zion.

Sua goizaldean sortu zen, 02:30ak aldera, zehazki ke xurgagailuan, azaldu dutenez. Hala ere, aitatu dugun moduan, suhiltzaileek ordu laurden batean lortu zuten hori kontrolatzea. Ertzaintzak azaldu duenez, ez da zauriturik izan.

Ikerketaren lehenengo hipotesien arabera, daitekeena da ke xurgagailuan pilatutako zikinkeria izatea sua piztu duena. Autonomia kaleko industrigunean dago kokatuta Cemosa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!