Erreka garbitzera zapatuan

Anboto 2008ko eka. 19a, 11:19

Ekainaren 21ean, gizeko 09:30ean Udaletxean egin dute hitzordua.

Agenda 21eko Eskolako Foroko batzar batean proposatu zuen herritar batek, orain urte batzuk egiten zen moduan, erreka garbitzeko egun bat ipintzea. Zapatuan, ekainaren 21ean, gizeko 09:30ean Udaletxean egin dute hitzordua.

Arrazola eta Zumelegi errekek bat egiten duten lekuan hasiko dute Udaletxean batzen diren boluntarioek garbiketa, eta ordu bian errekan gora egingo dute garbiketa. Igerilekurainoko tartea garbitzea itxaroten dute bi ordutan. Nahikoa jende batzea lortzea itxaroten dutela esan digute Udalean, eta errekako zikinak garbitzeko ageriko helburuaz gainera, herritarrok gure erreken egoeraz kontzientziatzea ere badutela helburu. Horretarako modu aproposa izan litzateke erreken egoera bertatik bertara ikustea. Jasotzen duten zikinkeria berziklatzera bota edo Garbigunera eramango dute.

Zapatu honetan garbitu barik geratzen den zatiaren garbiketa iraileko beste egun batean amaituko dute. Hala ere, gogoan hartu behar genuke errekak garbi mantentzeko ez zikintzea dela metodorik eraginkorrena.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!