Maiatzaren 11rako egin dute hitzordua

Anboto 2008ko mai. 8a, 15:44

Domekan egun osoko egitaraua izango da herrian

Gelditour ekimenaren barruan kokatu dabe antolatzaileek; AHT Gelditu Elkarlanak Euskal Herri mailan antolatu dauen ekimena. Maiatzean Euskal Herrian zehar ibilbide luzea egingo dauen ekimena da Gelditour, maiatzaren amaieran Donostian manifestazino bategaz amaituko dena. Baina denporan hurrago doguna, domeka honetako Atxondoko hitzordua da. Durangaldetik maiatzaren 19an igaroko da Gelditour, eta astean zehar izango denez, aldarrikapenei ekitea pentsatu dabe antolatzaileek.

Igande honetakoa denok egin ahal izateko moduko ibilaldia dela azaldu deuskue antolatzaileek; Mendi martxa antolatu dabe. Helburu nagusia Abiadura Handiko Trena igarotzea aurreikusita dagoen ibilbidea ezagutaraztea dabe antolatzaileek, azaldu deuskuenez. Herritarrek zer ondorio ekarriko leukezen trenak ingurugiroan jakin daien gura dabe. Aurreikusitako ibilbidetik eta inguruan izango leuken eragina ondo ikusteko, apurtxo bat urrunduta be ibiliko dira parte-hartzaileak. 10:00etan plazatik atarako da mendi martxa.

Ibilalditik bueltan, enkartelada egingo dabe bertaratutakoek Apatako plazan, eta poteoa izango dabe gero. Ondoren herri- bazkaria egingo dabe, Gelditour-erako prestatutako bideo baten emanaldia eta antzerkia izango dira ondoren. Bazkaria, bideo-emonaldia eta antzerkia, denak frontoian izango dira domeka arratsaldean. Bazkarirako tiketak 5  euroan dagoz Durangaldeko herrietako gaztetxeetan, eta Atxondoko elkarte zein tabernetan be izango dira eskuragarri bazkarirako txartelak.

Urtebete izan da martxoaren 25eko galdeketa eta gero, eta domeka honetan AHT Ez Egunaren, antolatzaileen berbetan jaso dogunez, “Atxondok ez dauela gura AHTrik ez hemen ez beste inon esan gura dogu”. Narbarmendu dabenez, urtebeteren ondoren, herritarrek trenik ez dabela nahi islatu gura dabe, eta horretarako deitu ditue herritar guztiak parte hartzera. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!