EAJk kontrako botua eman arren onartu egin dituzte aurrekontuak

Anboto 2008ko mar. 27a, 13:47

Guztira, 2.270.200 euroko inbertsinak dira batzar horretako bozketan, Gobernu taldearen bultzadarekin eta oposizinoko EAJ alderdiaren kontrako 3 botoekin aurrera atera direnak.

Bertaratutako herritarren aurrean, urte honetarako Udalak aurreikusi dituen gastu eta sarreren kontuak aurkeztu dituzte atzo ANV Udal taldeko zinegotziek eta David Cobos alkateak. Guztira, 2.270.200 euroko inbertsinak dira batzar horretako bozketan, Gobernu taldearen bultzadarekin eta oposizinoko EAJ alderdiaren kontrako 3 botoekin aurrera atera direnak.

Inbertsioen artean, hauexek nabarmendu dituzte aurkezpenean: Ziarreta auzoa oinezkoentzako egokitzeko proiektua (450.000 euroko inbertsioa eskatuko duena), kultur etxea eraikitzera bideratuko duten eraikinaren erosketa eta etxebizitzak eraikitzeko lurrak erostea, udan baldintza egokietan zabaldu ahal izateko igerilekua egokitzea, Axpeko kanposantuko nitxoen berriztatzea (78.200 euro), herriko Hirigintza Plan Orokorra egitea (aurten 100.000 euro gastatzea aurreikusi dute) eta Arrazolako udaletxea izandakoan etxebizitza sozialak egitea (300.000 eurorekin).

Inbertsio berrien artean, berriz, astialdiari eta ingurumenari begira inbertituko duten kopurua nabarmendu dute, eta ‘AHT hainbat gastu’ izeneko atala sortu izana lehenengoz. Azaldu dutenez, herrian “pil-pilean” dagoen gaia izanik, herritarrei aholkularitza juridikoa eskaintzeko eta informazioa helarazteko 12.000 euro bideratuko dituzte. Hain zuzen ere, horixe izan da oposizioaren partetik Buruaga zerrendaburuak aurrekontuon inguruan kritikatu duen alderdi bat: abiadura handiko trenari dagokionean moduan, beste proiektu batzuengaitik kaltetutakoekin ere era berean jokatzea eskatu dio Gobernu Taldeari. Bestetik, “kopuruengaitik harritzen gaituen aurrekontuak dira”, adierazi zuen bozeramaleak, eta “iruzurra dira” salatu. Bere aburuz, “proiektua falta daben ideien aurrekontua da” onartutakoa.

Gobernu Tadeak, bere aldetik, kontuak berdintzeko, inbertsioak beteko ditueen sarrerak izateko, hainbat diru-iturri izatea itxaroten dau: beste diru-sarrera batzuen artean, Udaleko zeharkako zergetan igoera itxaroten dutela esan dute; hain zuzen ere, Barraskiko lurren enkantetik ateratzea itxaroten dutena.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!