Lanean ziharduela hatz bi ebaki ditu langile batek motozerrarekin

Anboto 2008ko urt. 28a, 13:40

Esku bateko hatz bi ebaki zituen behargin batek, Atxondon joan zen bariku eguerdian gertatutako lan istripuan. Motozerrarekin lanean ziharduela anputatu zituen hatz erakuslea eta lodia, DYAko arduradunek jakitera emandakoaren arabera.

Hatz bien anputazio traumatiko eta osoak eragindako odoljarioa gelditzera bertaratu ziren DYAko arduradunak eta, bendaje egokia egin ondoren, Galdakaoko erietxera eroan zuten J.A.V.V. 62 urteko behargina. Azaldu izan dutenez, galdutako odol kopuruaren eraginez “pronostiko larriarekin ”eroan zuten erietxera.

Durangaldean, hasi baino egin ez den urte honetan lan istripua izan duen bigarren behargina da, dagoeneko, joan zen barikuan zauritutako hori. Durangon gertatu zen lehenengo ezbeharra urtarrilaren hasikeran. Istripu hartan, burdinazko pieza batekin kolpea hartuta zauritu zen 41 urteko J. A.G. behargina.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!