Emakumeen elkarteak aurkezpena egin du

Anboto 2008ko urt. 24a, 14:55

Emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko bideak ipintzea dute Atxondoko Lamiak elkartekoek helburu nagusi.

Herriko eskolako gurasoentzako eskoletan jolas ez sexisten gaiaren inguruan berba egiten hasi ziren herriko hainbat emakume, eta elkartean batzeko pausua emon zuten ikasturte hasieran. Eguazten honetan beste pausu garrantzitsu bat eman dute, izan ere, herritarren aurrean eta udaletxeko batzar aretoan aurkezpena egin baitute.

Udaleko ohiko batzarretan herriko ordezkari politikoek hartzen dituzten mahaien bueltako ahulkietan batu dira Atxondoko Lamiak emakume elkartea osatu daben emakumeak, eta parean eskualdeko eta herriko jentea izan dute. Elkartearen kartela –Anboto atzekaldean dagoen lamia bat jasotzen dauena– erakutsi, elkartea sortzera bultzatu dituen helburu nagusia eta aurrera eroan gura dituzten ekintzak izan ditu berbagai elkarteko lehendakariak. Hain zuzen ere, herri eta eskualde mailan, emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko bideak ipintzea dute helburu nagusi.

Atxondoko hainbat adin eta izaeratako emakumeak herrian ikusgai eta protagonista bilakatu daitezen gura dabe Atxondoko Lamiek. Aurkezpenean jakitera emon dutenez, martitzenetan dute asteroko hitzordua emakume elkartekoek; abadetxean batzen dira, oraingoz. Datozen hilabeteetan, baina, elkartearendako egokiagoa izango den lokala eskuratzen saiatuko direla ere aurreratu dute.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!