Urienen Txiki garaile

Anboto 2007ko ira. 17a, 09:09

Atzo goizean, Euskal Herriko artzain txakur onenaren txapela bigarren urtez irabazi zuten Txiki txakurrak eta Xabier Urien jabeak.

Atzo goizean, Euskal Herriko artzain txakur onenaren txapela bigarren urtez irabazi zuten Txiki txakurrak eta Xabier Urien jabeak.

Atzo eguerdiko beroa txakurren eta ardien lanerako aproposena izan ez arren, lan polita egin zuten 11 parte hartzaileek. Abadiñoko txakur eta artzainen artean erabaki zen azkenean txapelketa, eta Urien lehenengo eta Kepa Ardanzaren Izar bigarren sailkatu ziren.

Ikusle asko batu ziren Axpeko landetan domekan, Gerediaga elkarteak antolatutako 41. Euskal Herriko artzain txakur txapelketan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!