Jairako proposamenak

Anboto 2007ko uzt. 19a, 12:36

Eguaztenera arte izango dira Santiago auzoko jaiak. Bariku iluntzean altxatuko dute jaietako txopoa, eta berakatz zopa dastatuko dute ohiturari jarraituz.

Eguaztenera arte izango dira Santiago auzoko jaiak. Bariku iluntzean altxatuko dute jaietako txopoa, eta berakatz zopa dastatuko dute ohiturari jarraituz.

Zapatu eguerdi aldean paella lehiaketa izango da eta  herri-bazkaria egingo dute ondoren. Mus txapelketarekin eta Luhartz taldearen erromeriarekin borobilduko dute eguna. Domeka, Mozorro Eguna izango da, eta Potxin eta Patxin pailazoen ikuskizuna, dantza erakustaldia eta mozorro lehiaketa izango dituzte, besteak beste, jai giroa zabaltzen. Eguaztenean, Santiago egunean, piper-jana izango da meza nagusiaren ondoren, eta igel eta briska txapelketa eta txokolatadarekin egingo dute datorren urtera artekoa.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!