Gai garrantzitsuen inguruan informatzen

Anboto 2007ko uzt. 12a, 14:01

Herritarrei dei zabala egin die asteon Udaletik, euren interesekoak izan litekezen gai biri buruzko informazioa helarazi asmoz.

Herritarrei dei zabala egin die asteon Udaletik, euren interesekoak izan litekezen gai biri buruzko informazioa helarazi asmoz.

Eskola berria egiteko proiektua izan da horietariko bat, eta Ur partzuergoari buruzkoa bestea. Eskola berria, Eusko Jaurlaritzak onartutako proiektu baten barruan dago eta Udalak oso beharrezkotzat jotzen du.

Jendeak proiektua nondik norakoa den argi izan dezan, batzar informatiboan plano eta egitasmoak erakutsi dizkiete hurreratu diren herritarrei. Bestalde, Atxondo Bizkaiko Ur Partzuergoan sartu zenean antzeman zuten informazino falta ekidin gura izan dute, Cobos EAE-ANVko alkateak azaldu digunez. Gai garrantzitsuak direla uste dute, eta jendearen jakinmina asebete gura dute batzarrotan aurrerantzean ere.

Aurreratu deuskuenez, Udala batzar informatiboak sustatu ez eze, egitasmo komunikatibo oso bat eskaini gura dau, herritar guztiei jagokezen gaiei zabalkundea emoteko.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!