Igarza alkateari elkartasuna herriko Eusko Alderdi Jeltzaleak

Anboto 2007ko mai. 21a, 12:01

Bariku eguerdian Atxondoko udalean batuta aurkeztu eta onartu zuen EAJ taldeak alkatearekiko atxikimendua adierazten duen testua.

Bariku eguerdian Atxondoko udalean batuta aurkeztu eta onartu zuen EAJ taldeak alkatearekiko atxikimendua adierazten duen testua.

Eusko Alderdi Jeltzaleak bere laguntasuna adierazi dio Jose Antonio Igarza alkateari, euren esanetan, "ezker abertzaleak Anboto aldizkarian bere kontra plazaratutako deskalifikazioei erantzuteko".

Udal batzarrean onartutako idatzian jasotzen dutenez, AHTarena zerbitzu onuragarria izango da Euskal Herriarentzat, nahiz eta oraingoan bere bidean egotea egokitu zaion Atxondori. "Egoera horren aurrean, 13 urtean zehar", diote testuan, "Atxondoko Udaleko EAJ taldeak 200 alegazio baino gehiago aurkeztu ditu, alternatibak bilatu ditu".

Barikuan udaletxean batutako ordezkariek onartutako testuan esaten dutenez, ezker abertzaleari irtenbideak bilatzen laguntzeko eskaera egin diote. "Beti bezala", diote, "ezezkoan jarraitzen dute". "Denari ezetz esan, eta euren kontura herri galdeketa bat egiteak ez du ezertarako balio izan, eta lanak hastear dira", jasotzen du EAJ-ren idazkiak.

Bukaera aldera, alkatea "gezurti" eta "hipokrita" deitzen dutenei euren gaitzespena helarazi nahi diete Eusko Alderdi Jeltzaleko kideek, eta testuan bertan nabarmentzen dutenez, "Abadiño eta Elorrioko alkateekin batera Igarza izan zen bere momentuan lurren jabeei denbora gehiago ematea eskatu zuena bakarretarikoa".
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!