468 herritarrek bozkatu dute Abiadura Handiko Trenaren kontra

Anboto 2007ko mar. 26a, 09:56

AHT Gelditu Elkarlanak helarazitako oharraren arabera, 468 herritarrek AHT-ren kontrako botua eman zuten atzo egindako herri galdeketan. Erroldaren ia %40-ak beraz.

AHT Gelditu Elkarlanak helarazitako oharraren arabera, 468 herritarrek AHT-ren kontrako botua eman zuten atzo egindako herri galdeketan. Erroldaren ia %40-ak beraz.

Galdeketan, euren iritzia ematera joan ziren atzo 471 atxondoar (erroldaren %40), eta horregatik herritarrak zoriondu ditu AHT Gelditu Elkarlanak, "erakutsi duten jarrera demokratiko eta aktiboagatik". Emandako 471 bozka horietatik 2 nuloak eta zuri 1 izan dira, eta beste 468 AHTaren kontrakoak.

Abiadura Handiko Trenak Atxondoko ingurumean sortuko dituen kaltean eta herritarren bizi kalitatean izango dituen ondorio latzak azpimarratu, eta emaitza hauek Udalari, Eusko Jaurlaritzari eta Estatuko Gobernuari helarazteko asmoa agertu dute AHTaren kontrako ekimeneko kideek. Izan ere, AHTak komunikazioa barik, herrien inkomunikazioa ekarriko dutela uste dute egitasmoaren kontrakoek.

Atzoko herri kontsultan adierazitako iritzia errespetatua izatea dute helburu galdeketaren bultzatzaileek, eta aurrerantzean zehaztuko omen dituzte horretarako bideak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!