641 atxondoar galdeketaren alde

Anboto 2007ko mar. 8a, 11:10

Herri galdeketari data ipini zioten zapatuan, eta beste ekimen batzuen berri ere eman zuten: besteak beste, martxoaren 17an Arzallus, Colina eta Miren Amurizaren bertsoekin egongo den herri bazkaria eree aurkeztu zuten.

Herri galdeketari data ipini zioten zapatuan, eta beste ekimen batzuen berri ere eman zuten: besteak beste, martxoaren 17an Arzallus, Colina eta Miren Amurizaren bertsoekin egongo den herri bazkaria eree aurkeztu zuten.

Abiadura Handiko Trenaren inguruko galdeketaren aldeko jendearen sinadurak batzen ibili dira asteotan, eta jakinarazi zutenez, denetara seirehundik gora herritarrek egin du bat AHT Elkarlanak zabaldutako deialdiarekin, zehatz esanda: 641 atxondoarrek.

Herritarren sostengua oinarritzat hartuta, martxoaren 25a aukeratu dute herri galdeketa egiteko. Adierazi zutenez, argi geratu da, eztabaida falta egon dela, eta bai Atxondoko gizartean eta euskal gizartean ere, herritarrek ez dutela informazioa jasotzeko aukerarik izan. Biztanleria arduratzen duen gaia dela uste dute, eta horregatik, hemendik aurrera ere, eta orainarte egindako moduan, eztabaidatzen eta informatzen jarraituko dute, azken buruan, martxoaren 25ean erabakia hartzeko.

Sinadura bilketaren legezkotasuna bermatzeko, eta edozelako irregulartasunak ekiditeko asmoz, herritar ezagun talde batek osatutako Berme Komisioa eratu dute. Martxoaren 25ean jasoko dena, herritarren iritzia dela zalantzarik egon ez dadin.

Orainarteko prozedura guztian izandako informazio falta salatu zuten beste behin AHT Gelditu Elkarlanekoek. Agerraldi horretantxe gainera, udalak egindako azterketa bat erabili zuten eskuartean, eta modu horretan salatu nahi izan zuten udalak azterketa horren ondorioak herriari ezkutatu izana. Azterketa horren emaitzetariko batek adierazten zuen proiektua herriarendako oso kaltegarria litzatekeela.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!