Tirabira artean jaso du Osalanen saria Fuchosak

Anboto 2007ko ots. 27a, 15:57

Atxondoko Fuchosa enpresak jaso du 2006ko Lan-arriskuen Prebentzio saria, Osalanen eskutik, hainbat tirabiraren artean. Izan ere, ELA sindikatuak “onartezina” deritzo Fuchosari emandako sariari; “zentzugabekeria handiagorik ezin” daitekeela egin adierazi dute sindikatukoek. Salatu dutenez, “lan-istripuak eta gaixotasun profesionalak ez aitortzeko jarraibideak ematen dizkie beharginei Fuchosak antolatutako jardunaldietan, prebentziokoak eman beharrean”. Iazko ekainaren 28an Fuchosak parte hartu zuen laneko prebentzioari buruzko jardunaldiak aitatu dituzte.

Sariarekiko eta automobilgintzan diharduen Atxondoko enpresa horrekiko gaitzespena azaldu die sindikatuak hedabideei. ELAkoek jakitera eman dutenaren arabera, “bajak ez ematea, eta, beharrezko segurtasun neurriak ez betetzeagatik edo makinak behar den moduan ez edukitzeagatik isunik ez jasotzea” da Fuchosa enpresak gura duena.

Eusko Jaurlaritzak eree erantzun die ELAren esanei, Fuchosak jasotako saria “ondo baino hobeto” merezi duela berrestearekin batera. Sindikatuaren salaketa ez du ulertzen Jaurlaritzak: “Sari banaketa egunean enpresako langile batzordeko kideek Fuchosaren lan segurtasunerako ahalegina txalotu zuten-eta”. Jaurlaritzak gogorarazi gura izan du ELAko ordezkari sindikal bi eta LABeko bat daudela bertako langileen batzordean.

Epaimahai “anitza eta zabala”

Fuchosa enpresari saria eman zion epaimahaia “anitza eta zabala” zela nabarmendu du Eusko Jaurlaritzak: Lan Saileko, Osasun eta Segurtasun Institutuko, Confebaskeko, Euskadiko Kooperatiben Konfederazioko eta UGT zein CCOO sindikatuetako ordezkariak zeuden, gogoratu dutenez. “Denak etorri ziren bat Fuchosak lan segurtasunaren alde egindako ahalegina nabarmentzerako orduan”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!