Alkategai berria aurkeztu du Eusko Alderdi Jeltzaleak

Anboto 2007ko mar. 1a, 13:17

Zortzi urtean alkate izan den Igarza, ez da alkategai izango maiatzeko hauteskundeetan. Bere ordez, Miguel Angel Buruaga da zerrendan lehena.

Gaur egun alkateorde den eta Arrazolako arduradun izan den Miguel Angel Buruaga izango da Eusko Alderdi Jeltzaleak Atxondoko alkatetzarako aurkeztuko duen hautagai berria. Hautagaia zehazteko batzarrean parte hartu zuten guztiek eman zioten baiezkoa Buruagaren aukerari. Izan ere, jakin bazekien azkenengo zortzi urteetan alkate izan den Igarzak ez zeukala alkatetzara aurkezteko asmorik. Buruaga alkategai barria ere, Igarza bezala, Udalean zinegotzi izan da azkenengo bi legegintzaldietan. Igarza zinegotzi izateko eta Buruaga alkategai aurkeztuta, esan daiteke betebeharrak elkarren artean banatu dituztela. Jendea baino, postuak aldatu dira, beraz Atxondoko Udalean, eta maiatzeko hauteskundeei begirako EAJ-ren zerrendetan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!