Lapa-bonbak egiteko gailuak, Ertzaintzak Atxondon aurkitutako materialaren artean

Anboto 2007ko urt. 10a, 11:30

Ertzaintzak azken egunetan Atxondon aurkitutako materialaren artean lapa-bonbak egiteko elementuak daudela jakitera eman du Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak.

Ertzaintzak azken egunetan Atxondon aurkitutako materialaren artean lapa-bonbak egiteko elementuak daudela jakitera eman du Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak.

Emandako datuen arabera, Ertzaintzak merkurioz egindako bi gailu aurkitu ditu, ETAk urteetan lehergailuak aktibatzeko erabilitakoak. Operazio osoan aurkitutako material leherkorra edo lehergailuak egiteko osagai kimikoen zenbatekoa ia 180 kilokoa izan da; amonala, kloratita, pentrita, kordoi detonatzailea eta amonio nitratoa barne.

Material gehiago

Atxondon 100 kiloko lehergaia aurkitu eta hurrengo egunean, Ertzaintzak material gehiago aurkitu du. Agenteak ingurua miatzen ari zirela, 20 kilo inguru amonio nitrato (amonala prestatzeko erabili omen da) eta detonatzaileak zituen plastikozko ontzi bat ikusi dute lurreko zulo batean. Handik gertu, beste zulo batean, hutsik zeuden hainbat motxila topatu dituzte. Ertzaintzak egunotan ingurua arakatzen ibili da txakurren laguntzarekin.


ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!