100 kiloko lehergailua aurkitu dute Atxondon, "berehala erabiltzeko moduan"

Anboto 2007ko urt. 4a, 16:45

Lehergaia bidoi batean aurkitu du Ertzaintzak. Amonala eta soka detonatzailea zuen bidoia abandonatutako ibilgailu baten ondoan zegoen. Lehenengo datuen arabera, abenduaren 23an Zornotzan aurkitutako zuloarekin lotura izan dezake.

Lehergaia bidoi batean aurkitu du Ertzaintzak. Amonala eta soka detonatzailea zuen bidoia abandonatutako ibilgailu baten ondoan zegoen. Lehenengo datuen arabera, abenduaren 23an Zornotzan aurkitutako zuloarekin lotura izan dezake.

Ertzaintzak berehala erabiltzeko moduan zegoen ia 100 kiloko lehergaia aurkitu du, gaur eguerdian, Atxondoko bailaran. Lehergailua (gehienbat beste sustantzia lehergailurekin indartutako amonalez egindakoa), bailara horretako parking batean aparkatutako Rover motako auto batetik gertu zegoen.

Ibilgailuak susmoak sortu zituen toki berean denbora luzez aparkatuta egoteagatik. Barrukaldea miatzean agenteek sustantzia batek sortutako zikinguneak ikusi dituzte eta, beharrezko azterketak egin ondoren, lehergailuak egiteko erabiltzen den sustantzia kimiko batenak zirela ohartu dira.

Ertzaintzak uste duenez, autoa abenduaren 23an Zornotzan aurkitutako zuloarekin erlazionatuta dago. Orduan, 60 kilo lehergai aurkitu ziren mendi batean. Iturri horren arabera, zuloa egin zutenek orduantxe utzi zituzten ibilgailua eta bidoia Atxondon, izan ere, Zornotzan agertutako material igual batzuk aurkitu dituzte Atxondon ere.

Autoaren maletategian faltsututako matrikula plakak aurkitzeaz gainera, objektu ezberdinak aurkitu dituzte, tamaina txikiko harriak barne, ustez metraila bezala erabiltzeko.

Lehergaia aztertu ondoren, adituek bidoia bera berehala erabiltzeko moduan zegoela baieztatu dute, detonatzailea soilik falta zitzaion.

Autoa Ertzaintzaren dependentzietara eraman dute adituek azterketa ezberdinak egin ditzaten.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!