Lan istripua Fuchosa enpresan

Anboto 2006ko abe. 7a, 14:25

Lan istripua Atxondon

Lan istripua Atxondon
Eguen goizaldean izan eban ezbeharra langileak Atxondoko Autonomia kaleko Fuchosa enpresan. Metalezko kate bat gainera erori eta zaurituta eroan eben Galdakanoko hospitalera.
Enpresan, piezak garraiatzeko erabilten dituezan metalezko kateetariko bat apurtu eta ganera jauzi jakon. Buruan kolpatuta zauritu zan Elorrioko bizilaguna. Gaberdiko ordu bata aldera eroan eben -DYAk azaldu dabenez- hospitalean zaintza jasotzera.
Lanean istripua izan dabena 39 urteko gizona izan da, eta enpresako arduradunek azaldu dabenez, behaketan hiru orduren buruan etxean da langilea.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!