
Azaldu dutunez, “igoera finkoa eskatzen dugu, mistoa beharrean: aldakorrari uko egin gabe, %1eko igoera finkoa segurtatzea. Inguruko galdategietan ere, gutxienez, %1ekoa da igoera —gehienez, %1,5—, eta parekatzea gura dugu”. 2004-05ean, %1ekoa adostu zuten, eta gutxiagorik ez dute onartuko. 300 bat langile dira eta gehiengoak egin ei du bat. Lanuzteak goizean 08:00etan hasten ditue, arratsaldeko txandan 16:00etan eta, gauean, 00:00etan. Herrian kalejirak ere egiten dituzte euren aldarriak zabaltzeko.
Zabaldu dutenez, “irabazi handiak” ditu Fuchosak azkenaldian, “baina, negoziazioan, etorkizunari buruzko zalantzak azaldu dizkie langilleei, xantaiarako tresna lez”. ELA-Metalak, langileei egindako “mehatxuak” salatu ditu: “Zigor mehatxudun gutunak bidali ditu zuzendaritzak”.
"Desitxuraketa"
Zuzendaritzak, berriz, Enpresa Batzordeak eta ELA-Metalak langileen artean egindako “komunikazio kanpainarekiko egindako desitxuraketagatik” bere “haserrea” agertu du.
Kanpainaren helburua “langileek enpresaren eta sektorearen lehiakortasun irizpide kritikoak lehen eskutik ezagutzea” izan dela diote: “Enpresa Batzordearen zorrozkeriaren aurrean, merkatuaren egoera azaltzeko –errentagarritasuna eta lehiakortasunari dagokienez–, aukera egin dugu”. Soldaten “neurriko” igoeraren aldekoak dira, “epe labur-ertainean enpresaren lehiakortasuna bermatuko duen igoera”.