Ospakizuna eta jaia asteburuan auzuneetan

Anboto 2006ko aza. 10a, 19:00

Asteburu honetan, zapatuan, jaia egingo dabe Atxondoko Axpe eta Apata auzoetan. San Martin jaiak zapatuan dira Axpeko Martza auzoan, eta eguerdi aldera meza nagusia eta luntxa egongo da hurreratzen direnentzat.

Apatan be, zapatuan ospatuko dabe Don Martin jaia, 60ko hamarkadan galdu zen ohitura berreskuratuta. Duela 15 urte inguru, berriro ekin eutsien fronotian txistorra jan eta ardaoa edateko ohiturari. Aspaldiko ohitura ei da Apatan aipatutakoa, eta azalpen bat be badaukana: herrian azaldu deuskuenez, Martin izeneko gizon dirudun batek eraikiei eban elizako torrea, baldintza bakarragaz: auzoko etxe guztietan ardaoa oparitu zeiela bere izenean.

Gizonak Martin izena zeukala-eta, Don Martin eguna bilakatu zen Apatan txistorra eta ardaoa dastatzeko eguna; azaroaren 11n ospatzen dabena.

Zapatua Martin biren eguna Atxondon, Don eta San Martinena, jan eta jai egiteko modua.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!